Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2017ko abuztuaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4107

IRAGARKIA, 816/2016 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa izan dezaketen hirugarrenak demandatu gisa epatzeko.

Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio zabaldu egin dela, metaketaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko justizia auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzien salaren aurrean jarritako errekurtsoa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina 816/2016 zenbakiko prozedura arruntean bideratzen ari baita, honen aurka: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2016ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespena. Ebazpen horren bidez, behin betiko onartu zen Donostialdeko metroaren informazio-azterlana. Lugaritz-Easo tartea. Ondorioz, errekurtso horri gehitzen zaio Azpiegitura eta Garraioko sailburuordearen 2017ko maiatzaren 10eko Ebazpena, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko martxoaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, behin betiko onartzen da «Donostialdeko Metroaren Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko proiektua».

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean demandatu gisa agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 2a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.


Azterketa dokumentala