Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2017ko abuztuaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4105

EDIKTUA, 252/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 252/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Basilio Miguel Peñalba eta Lucia Arnaiz Lazaro.

Prokuradorea.

Demandatua: Breogas Mantenimiento y Revisión, S.L.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

74/2017 epaia, 2017-02-14koa, 252/2016 hitzezko judizioan emana. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da, eta, han, Basilio Miguel Peñalba eta Lucia Arnaiz Lazaro izan dira alderdi, Breogas Mantenimiento y Revision, S.L. sozietatearen aurka.

Breogas Mantenimiento y Revision, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Aipatutako ebazpenaren aurka ezin da jarri apelazio-errekurtsorik.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala