Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2017ko abuztuaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4101

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2017ko martxoaren 10ean argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Agindua. Agindu horrek, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.

2.– 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren 18. artikuluak jasotzen du, diru-laguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, denek horren berri izan dezaten.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, Eranskinean azaltzen den moduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru kopurua.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala