Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2017ko abuztuaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
4097

EDIKTUA, 2764-2017 konstituzio-kontrakotasuneko auziaren ondoriozkoa.

Eusko Legebiltzarrak onartutako Gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko ekainaren 30eko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluari dagokionez, 2764-2017 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko auzia, zeren ustez urratu egiten baitu Konstituzioaren 149.1.8 artikulua.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, 2017ko uztailaren 18ko probidentziaren bidez, erabaki du izapideak egiteko onartzea 2764-2017 konstituzio-kontrakotasuneko auzia, Eibarko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiak aurkeztua, behin-behineko neurriei buruzko 4/2017 prozeduran, Eusko Legebiltzarrak onartutako Gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko ekainaren 30eko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluari dagokionez, ustez urratu egiten baitu Konstituzioaren 149.1.8 artikulua. Eta, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.c) artikuluan ezarritakoa betez, auzitegi horrek beretzat gordeko du auzi horren ardura.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, behin-behineko neurriei buruzko 4/2017 zenbakiko prozeduran alderdi direnak, auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hamabost eguneko epean.

Madril, 2017ko uztailaren 18a.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala