Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2017ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

UNEKEL, S. COOP.
4070

IRAGARKIA, Unekel kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 85.1.c) artikuluaren ondorioetarako, jakitera ematen da Unekel kooperatiba-sozietatearen 2017ko abuztuaren 4ko ezohiko batzar nagusian aho batez erabaki zela sozietate hori erantzukizun mugatuko bihurtzea, Unekel erantzukizun mugatuko sozietatea / Unekel Sociedad de Responsabilidad Limitada izena hartuta.

Elorrio, 2017ko abuztuaren 4a.

Administratzaile bakarra,

IOSU OGIZA GEREDIAGA.


Azterketa dokumentala