Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2017ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4061

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita emandako diru-laguntzen zerrenda, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandakoak, 2016. urtean, energia zerbitzu-enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, Euskadiko eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planaren aldeko diru-laguntza programaren deialdia argitaratzen duena.

AURREKARIAK

1.– 2016ko apirilaren 15ean, EHAAn (71. zk.), Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpena argitaratu zen, 2016. urtean, energia zerbitzu-enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, Euskadiko eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planaren aldeko diru-laguntzen programaren deialdia argitaratzeko xedez.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat, aldekoak diren diru-laguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta diru-laguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Hori dela eta, Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea (eranskina) Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandakoak, 2016. urtean, Energia zerbitzu-enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez, Euskadiko eraikin publikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planaren aldeko diru-laguntzen programaren deialdiko onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala