Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2017ko abuztuaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4056

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 12koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2016. urtean Toki Herri Administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen deialdia argitaratzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandako diru-laguntzen zerrenda jendaurrean azaltzen baita.

AURREKARIAK

1.– 2016ko apirilaren 15eko EHAAn, 71 zenbakian, argitaratu zen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpena, Toki Herri Administrazioaren Alorrean Energia Eraginkortasunaren Aldeko Inbertsioak sustatzeari begirako 2016. urteko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko xedez.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren diru-laguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharraz diharduena, laguntzak eta diru-laguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 4ko Ebazpenaren arabera emandakoa, Toki Herri Administrazioaren Alorrean Energia Eraginkortasunaren Aldeko Inbertsioak sustatzeari begirako 2016ko diru-laguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala