Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2017ko abuztuaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3977

EDIKTUA, hipoteka exekutatzeari buruz bideratutako 78/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 78/2017 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Bankinter, S.A.

Abokatua: Jon Muñoz Iñurrategui jauna.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba jauna.

Alderdi errekurritua: Susana Bilbao Elorduy eta Jon Andoni Cardas Madariaga.

Gaia: hipoteka exekutatzea.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, 2017-06-28an. Eta xedapen-zatiak honela dio:

«Salak erabaki du ezestea Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko magistratu andreak 159/2016 hipoteka exekutatzeko prozesuko autoetan 2016ko azaroaren 11n emandako autoaren aurka Bankinter, S.A.ren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Hortik dator erroilu hau eta ebazpena berretsi egiten da eta gora jotze honetako kostuak alderdi errekurtsogileari ezartzen zaizkio.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere kontra ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik.

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.»

Jon Andoni Cardas Madariaga eta Susana Bilbao Elorduy demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko ekainaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala