Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2017ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3833

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Mezularitza eta posta zerbitzuen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: mezularitza eta posta zerbitzuak.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko/entregatzeko epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: bai, urte bateko (1) luzapena, bi aldeek aurretiaz hala adostuta.

f) Loterik: bai.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, honako esleipen-irizpide hauen arabera: I. lotea: Irizpide objektiboak; Proposamen Ekonomikoa (balorazioa 0 eta 55 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Kalitate teknikoa (balorazioa 0 eta 25 puntu artean); Hobekuntzak (balorazioa 0 eta 20 puntu artean). II. lotea: Irizpide objektiboak; Proposamen Ekonomikoa (balorazioa 0 eta 55 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Kalitate teknikoa (balorazioa 0 eta 15 puntu artean); Hobekuntzak (balorazioa 0 eta 30 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hogeita hamar mila euro (130.000,00), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 9a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informazioa eskuratzeko; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016506)

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuaren 16ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko uztailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala