Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2017ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3828

AGINDUA, 2017ko uztailaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez partez aldatzen baita Oiartzunen (Gipuzkoa) den Yurrita edo Ihurrita errota, kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko 2015eko azaroaren 25eko Agindua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Hidraulikoen Departamentuak horren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa partez baiestearen ondorioz.

Oiartzunen (Gipuzkoa) den Yurrita edo Ihurrita errotak kultura aldetik duen interesa ikusita eta haren kultur balioan oinarrituta, eta indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituz, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedientearen hasiera eskatzea erabaki zuen 2015eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez (uztailaren 13ko EHAA, 130. zk.).

Espediente horren administrazio-izapidean, lehen aipaturiko 7/1990 Legearen 17. eta 11.3 artikuluetan eta harekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jarri zen espedientea, eta interesdunei entzuteko epea ireki zen.

Horretarako ezarritako izapideak behar bezala bete eta gero, alegazioak epean aurkeztu zituzten Otsoaren Taldea Ekologista Elkarteak, AEMS – Ríos con vida elkarteak, Eguzkizaleak elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Hidraulikoen Departamentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 25eko Aginduaren bidez (2015eko azaroaren 27ko EHAA, 227. zk.), Yurrita edo Ihurrita errota kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartu zen, eta aipatu alegazioak ezetsi ziren, espedientean dauden Kultura Ondarearen Zentroaren txosten teknikoak ikusirik.

Aipatu aginduaren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoak aurkeztu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Hidraulikoen Departamentuak eta foru-aldundi bereko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez, partez baietsi da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Hidraulikoen Departamentuak aurkeztutako aukerako berraztertze-errekurtsoa, eta ez da onartu Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiarena, bertan adierazitako arrazoiek tarteko. Ondorioz, erabaki da espedientea Kultura Ondarearen Zuzendaritzara bidaltzea, 2015eko azaroaren 25eko Aginduaren III. eranskineko 3. zenbakia aldatzeko.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Betetzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 25eko Agindua –Oiartzunen (Gipuzkoa) den Yurrita edo Ihurrita errota, kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzekoa–, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2017ko uztailaren 14ko Agindua aintzat hartuta, zeinaren bidez ebazten baitira haren aurka aurkeztutako aukerako berraztertze-errekurtsoak.

Bigarrena.– Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 25eko Aginduaren III. eranskineko 3. zenbakiko paragrafoa –agindua, Oiartzunen (Gipuzkoa) den Yurrita edo Ihurrita errota, kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzekoa–. Hau esaten duen tokian:

«...Iragazkortasun biotikoa errazteko deribazio-kanal bat irekitzea ezinbestekotzat jotzen bada, presaren eta inguruaren ezaugarriak errespetatu eta zainduz egin beharko da esku-hartzea. Halako kasuan, ibaiaren ezkerreko ertzetik egingo da (kanaleko ertzaren aurrez aurre), abiaburua urari goiti egongo da eta elkargunea urari beheiti, gutxienez 5 m-ra eta 10 m-ra hurrenez hurren alboko estribotik; eta fabrika eta ezaugarri egokiekin, zehazki, babestutako ondasunaren eta bere ingurunearen ezaugarriekin bat datozenekin.

Berariaz uzten dira bazter honako hauek: presan eskalak eta askak eraikitzeko jarduketak, obra arbitrarioki berriztatzea, eta elementuaren babes-aldean berrian berriz altxatutako eraikuntzak, instalazioak edo hesiak, eta bai ibaia kanalizatzeko obrak ere; zehazki, mugatutako aldean, babestutako ondasunari dagozkion ezaugarriekin eta inguru naturalarekin bat ez datozenak».

Hau esan behar du:

«...Presaren iragazkortasun biotikoko jarduketak egin behar badira, presaren eta inguruaren ezaugarriak errespetatu eta zainduz egin beharko da esku-hartzea.

Presaren fabrikari, morfologiari eta funtzionaltasunari eragiten ez dioten sistemen bidez egingo da, babestutako ondasunarekin bateragarri diren materialekin eta diseinuarekin. Ibilgu alternatibo bat erabiltzen bada, deribazio-kanalaren aurkako ertzean kokatuko da, ahal dela; edo, hori posible ez balitz, horren gaineko gutxieneko eraginarekin, haren erabateko irakurgarritasuna eta uraren fluxuaren jarraitutasuna ahalbidetuz.

Berariaz uzten dira bazter honako hauek: obra arbitrarioki berriztatzea edo presaren ezaugarri tipologikoak distortsionatzen dituzten jarduketak; eta bai ibaiaren kanalizazio-eraikuntzak, -instalazioak edo -obrak ere, zehazki, mugatutako aldean, babestutako ondasunari dagozkion ezaugarriekin eta inguru naturalarekin bat ez datozenak».

Hirugarrena.– Agindu honen berri ematea interesdunei, Oiartzungo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuari, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari ere.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Aldatzeko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala