Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2017ko uztailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3817

AGINDUA, 2017ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Sailean hutsik dagoen Ikuskaritzako Bizkaiko lurralde-buruaren lanpostua izendapen libreko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Ikuskaritzako lurralde-buruaren lanpostua betetzeko, agindu honen eranskinean datorren lanpostua izendapen libreko sistemaz betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek, betiere Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Honako hauek dira

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta, han, euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroak, dakizkiten hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

Izangaiek eskatzen diren betekizun eta aurkeztutako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahal izango dute.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Hezkuntzako sailburuaren aginduz emango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Bosgarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Bizkaiko Ikuskaritzako lurralde-burua.

– Lekua: Bizkaiko Lurralde Ikuskaritza.

– Lantokia: Bilbao.

– Titulazio-taldea: A taldea.

– Kidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako ikuskatzaileak.

– Berariazko osagarria: 5.543,44 euro.

– Hezkuntzako hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

Lanpostuan aritzeko betekizunak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionario izatea.

– Jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako karrerako funtzionarioek deialdi honetara aurkeztea izango dute egoera hauetakoren batean badaude: nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio gabetuta edo borondatezko eszedentzian. Horretarako, jarduneko zerbitzura itzuli beharko dute, prozedura honen bidez, betiere egon diren egoerari dagokion epea bete badute.


Azterketa dokumentala