Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3721

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerenteak 2017ko maiatzaren 23an sinatu zuen Ebazpena, Leioako Campusean, Leioa-Erandio eremuan, Odontologia eta Medikuntza Fakultatea handitzeko obrak egitea xede duen kontratuari jarraikiz ezarritako behin betiko bermea konfiskatzeko espedientearen hasierari buruzkoa.

Kontratazioa eta Erosketak Zerbitzua ahalegindu da gerentearen 2017ko maiatzaren 23ko Ebazpena jakinarazten José Antonio Olabarri Construcciones, S.L eta ASEFA, S.A. Seguros y Reaseguros enpresei, inolako emaitzarik gabe, eta, ondorioz, iragarki hau argitaratzen da, 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 44. artikuluan dioenari jarraikiz.

Aipatu interesdunari jakinarazteko eta banako jakinarazpenaren balioa izan dezan argitaratzen da hau, eta, gainera, ohar hau egiten da:

Ebazpenaren edukia ezagutzeko, UPV/EHUra bertaratu beharko dira (Sarriena auzoa, z/g – 48940 Leioa, Bizkaia), iragarki hau argitaratu eta hamar eguneko epean. Data eta ordua adostu ahal izateko, harremanetan jarri beharko dira, aldez aurretik, Carmen Gomez Sarasa andrearekin, honako bide hauetako bat erabiliz: e-posta: carmen.gomezs@ehu.eus; telefonoz: 94 601 29 55.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik izango du eragina.

Leioa, 2017ko uztailaren 10a.

Idazkari nagusiaren eskumenak eskuordetuta, Gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren arabera.

Bizkaiko Campuseko errektoreordea,

PATXI JUARISTI LARRINAGA

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala