Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3711

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko egintzari buruz bideratutako 913/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 913/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Carlos Manrique Garcia eta Andres Manrique Prieto.

Abokatua: Fernando Jeronimo Peña Abajo.

Prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Demandatuak: Faustina Infante Gomez, Maria Nuria Manrique Garcia, Jose Luis Manrique Prieto eta Maria Cristina Manrique Garcia.

Gaia: gauza komuna zatitzeko egintza.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-20an. Hona hemen epaitza:

1.– Baiesten da Marta Arruza Doueil prokuradoreak Carlos Manrique García eta Andres Manrique Prieto jaunen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, iraungitakotzat jotzen dut jarraian aipatzen den ondasunaren jabekidetza, zeinaren titular baitira lehenago aipatutako demandatuak eta honako hauek: Maria Cristina Manrique García eta Maria Nuria Manrique García –Margarita Barreda Lizarralde andrea prokuradore dutela–, eta José Luis Manrique Prieto eta Faustina Infante Gómez –auzi-iheslariak berak:

Hiri honetako etxe hirukoitzaren goiko bigarren solairuaren eskuineko etxebizitza: fatxadek Gregorio Balparda kalera eta Rekalde zumarkalera ematen dute, eta atariaren zenbakia 68a da. Katastroko erreferentzia. Zenbaki finkoa: U4219138N.

Bilboko 8 zenbakiko Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, 19603 B finka zenbakia duela.

2.– Era berean, eta alderdien arteko hitzarmenik ez badago, agintzen da aipatutako ondasuna zatitzeko, jendaurreko enkantean salgai jarrita, perituek emandako balioaren arabera. Enkantea epaia betearazteko fasean egingo da, kanpoko lizitatzaileak onartuta, eta prezioa alderdien artean banatuko da, haien partaidetzaren proportzioan. Bestalde, Andrés Enrique Prieto auzi-jartzaileak finkaren hamabiren zatiezinaren gainean duen gozamenaren ordez, salmentan lortutako prezioaren hamabirenaren gozamena izango du, eta, ondorioz, agintzen da gozamen horren inskripzioa Jabetza Erregistroan ezeztatzeko, 19603 B erregistro zenbakia duen finkari dagokionez. Horretarako, dagokion aginduaren bi ale igorriko zaizkio Bilboko 8 zenbakiko Jabetza Erregistroari.

3.– Prozesuko kostuak José Luis Manrique Prieto eta Faustina Infante Gómez demandatuei ezartzen zaizkie, eta ez zaizkio inori ezartzen amore eman duten auzilariek auzi-jartzaileari eragindako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, 4750 0000 04 0913 15 zenbakiari dagokiola eta «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Faustina Infante Gomez eta Jose Luis Manrique Prieto demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko ekainaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala