Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3709

HUTS ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko uztailaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2017. urtean, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Gisa horretako hutsak atzeman dira honako agindu honen testuan: «Agindua, 2017ko uztailaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2017. urtean, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena» (2017ko uztailaren 18ko EHAA, 136. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira hemen.

2017/3629 (11/3) orrialdean,

honela dio:

«6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.»

Baina honela esan behar du:

«6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea 2017ko irailaren 18an bukatuko da.»


Azterketa dokumentala