Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3708

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 4koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 31eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena (2017ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzetarako deialdia; 2016ko azaroaren 4ko EHAA, 209. zk.).

Deialdi-aginduaren 11. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzordeak proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta gero, emandako laguntzen berri emango da EHAAn, jendeak jakin dezan.

2017ko maiatzaren 29an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 31ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda eta zenbatekoak argitaratzea (agindu horren bidez, 2017ko ekitaldian ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzen deialdia egin zen; 2016ko azaroaren 4ko EHAA, 209. zk.). Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 4a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala