Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3704

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 20koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2017ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaz (EHAA, 2017-02-13; 30. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko ekainaren 22ko Ebazpenaz (EHAA, 2017-06-23; 119. zk.) argitaratu zen.

Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu egin dira. Gauzak horrela,

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren azterketarien erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean.

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.

3.– 2017ko ekainaren 22ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtzea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala