Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2017ko uztailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3703

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «184/2017 Dekretua, ekainaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia izendatzeko den ekainaren 27ko 187/2017 Dekretuan (2017ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 124 zk.). Beraz, zuzendu behar dira:

2017/3319 (1/1) orrialdean, 2. artikuluan,

honako hau dioen tokian:

«2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.»

baina hau esan behar du:

«2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.»


Azterketa dokumentala