Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3607

IRAGARKIA, errektorearen 2017ko apirilaren 18ko Ebazpena, Estatutuen 70. artikuluari buruzkoa, jakinarazteko dena. Idazkaritza Nagusiak bidali zuen ebazpen hori, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2016ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez irekitako espedientearekin lotuta dago.

Unibertsitateko Idazkaritza Nagusikoak ahalegindu gara Bingen Eletxigerra Beratzadi jaunari errektorearen 2017ko apirilaren 18ko Ebazpenaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42.2 eta 44. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.

Erabakia jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta banakako jakinarazpentzat hartu behar du. Honako ohar hau izan beharko du kontuan, gainera:

Ohar bakarra: Errektorearen Ebazpenaren berri jakiteko, Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko da (jendaurreko ordutegian), iragarki hau argitaratu ondorengo 10 eguneko epean (Helbidea: Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2017ko maiatzaren 22a.

Idazkari nagusia ez egoteagatik, Gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko UPV/EHUko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenarekin bat etorrita (2017ko otsailaren 3ko EHAA).

Bizkaiko Campuseko errektoreordea,

PATXI JUARISTI LARRINAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala