Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3604

IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariak kontsumo-arloko SAN-20A001-22-2017 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.

Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da Ditestock Online, S.L.ri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2017ko uztailaren 14an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Kontsumibide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian duen bulegoan (Easo kalea 10).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 3a.

Kontsumobideko zuzendariaren ordez.

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala