Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3603

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-3-2017 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2017ko maiatzaren 26an emandako ebazpen-proposamena.

Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hala, iragarki honen bidez, Novatours Hoteles SLri jakinarazten zaio ezen, SAN-01A001-3-2017 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2017ko maiatzaren 26an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.

Legezko oharrak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Santiago etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria, Kontsumobideko-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ordez,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala