Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3601

IRAGARKIA, Honen bidez, EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE), 2017ko 1. hiruhilekoa.

– Industri produkzioaren indizea (IPI), 2017/apirila.

– Aurrekontuak egikaritzearen estatistika, 2017ko 1. hiruhilekoa.

– Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI), 2017ko 1. hiruhilekoa.

– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika, 2017ko 1. hiruhilekoa.

– Industriaren estatistika – Eskualdeak, 2015. urtea.

– Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika, 2015. urtea.

– Irakaskuntza pribatuaren gastuaren eta finantzaketaren estatistika, 2015. urtea.

– Atmosferara igorritako kutsatzaileen inbentarioa, 2015. urtea.

– Jaiotzen estatistika (JAIE), 2016. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI), 2017ko maiatza.

– Industria-prezioen indizea (IPRI), 2017ko maiatza.

– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-BUI, 2017ko 1. hiruhilekoa.

– Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta, 2016. urtea.

– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK), 2017ko maiatza.

– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak, 2015. urtea.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI), 2017ko maiatza.

– Etxebizitzen udal estatistika, 2016. urtea.

– Hezkuntzaren udal estatistika, 2016. urtea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala