Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3592

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita NBE-2015BA/0001 lankide boluntarioari beka bat emateko jasotako laguntzari uko egiteko Unesco Etxea-Centro Unesco del País Vasco erakundeak egin duen eskaera. Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2015. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen laguntza hori; deialdiaren helburua da erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea-Centro Unesco del País Vasco erakundeari 18.919,85 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Idoia Landaluce Fernández lankide boluntarioari beka bat emateko, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko azaroaren 2ko Ebazpenaren babespean, aipaturiko beka 18.379,85 eurorekin luzatu zen; guztirakoa 37.299,7 euro izanik.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2017ko ekainaren 15ean bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak, eskaera aztertu ondoren, erakunde onuradunak egindako ukoaren aldeko txostena egin zuen.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak) 9. artikuluan ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Idoia Landaluce Fernández lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea. Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2015 urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen laguntza hori; deialdiaren helburua da erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea.

Horren ondorioz, Unesco Etxea-Centro Unesco del País Vasco erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 1.863,164 euro. Halaber, indarrik gabe uzten da luzapenaren bigarren ordainketa, 7.351,94 eurokoa, egiteko agindua.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsi dela ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 4a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala