Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3591

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 3koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez Auzitegiko Medikuen kidegoko lan-poltsa ireki eta han sartuta daudenen datuak eguneratzen baitira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 2.4.a artikuluan aurreikusten denez, lan-poltsaren bat agortuz gero, ireki eta eguneratu behako da. Agindu horren bidez (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.), zenbait kidegotan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzen dira; zehazki, honako kidego hauetan: Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (agindu hori aldatu egin zen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez).

2010eko irailaren 16ko Aginduan xedatutakoaren arabera, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak ebatzi du Auzitegiko Medikuen kidegoko lanpostu hutsak betetzeko sortutako lan-poltsa irekitzea eta han sartuta dauden guztien datuak eguneratzea, honako oinarri hauen arabera:

1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Deialdi honen xedea da Auzitegiko Medikuen kidegoko lan-poltsa ireki eta han sartuta dauden guztien datuak eguneratzea.

Deialdian parte hartzen duten guztiei alegatzen dituzten merezimendu guztiak zenbatuko zaizkie, eta horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, jadanik administrazioaren esku ez badaude.

Merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den arte zenbatuko dira.

1.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Auzitegiko Medikuen kidegoko lan-poltsa ireki eta eguneratuko da.

1.3.– Deialdi honetan, honako hauek har dezakete parte:

● Auzitegiko Medikuen kidegoko egungo lan-poltsan sartuta daudenak, hau da, lehendik lan-poltsan sartzeko eskaera egin zuten eta alegatu gabeko dokumentazioa aurkeztu nahi dutenak edo beren datuak eguneratzea nahi dutenak.

● Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak. Agindu horren bidez (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.), zenbait kidegotan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzen dira; zehazki, honako kidego hauetan: Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (agindu hori aldatu egin zen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez).

2.– Izangaien betekizunak.

Egun poltsetan daudenek poltsetan sartzeko eskatutako betekizunei eutsi beharko diete.

Poltsetako izangai berriek, berriz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte (agindu hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen).

3.– Eskabideak aurkeztea.

3.1.– Deialdian parte hartzeko eskabideak ebazpen honen I. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira, Justizia Administrazioko zuzendariari zuzenduta, eta 10 eguneko epean aurkeztuko dira, lan-poltsa ireki eta eguneratzeko ebazpena argitaratzen denetik hasita.

3.2.– Eskabideak hurrengo atalean adierazten diren administrazio-bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, posta ziurtatuaren bidez bidali daitezke, gutun-azal irekian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, edo lege horretan zehaztutako beste edozein eratan.

3.3.– Eskabide-ereduak honako administrazio-bulego hauetan eskuratu daitezke:

● Arabako EAT, Gasteiz hiribidea 18 - 01008 Vitoria-Gasteiz.

● Bizkaiko EAT, Buenos Aires kalea 6, 6.a - 48001 Bilbao.

● Gipuzkoako EAT. Kalkutako Teresa plaza 1, 5.a - 20012 Donostia.

● Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Zuzenean:

○ Bilbao: Kale Nagusia, 85.

○ Donostia: Andia kalea 13.

○ Gasteiz: Ramiro Maeztu kalea, 10-behea.

Halaber, helbide hauetan ere eskuratu ahal izango dira: www.justizia.net eta Justiziako langileen ataria.

3.4.– Izangaiek, eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Auzitegiko Medikuen kidegoan sartzeko eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua, edo titulazioa eskatu dela egiaztatzen duen agiria.

c) Beste merezimendu batzuen fotokopia konpultsatuak.

● Euskararen jakite-maila.

Jakite-maila hori egiaztatzeko, hizkuntza-eskakizunaren edo baliokideen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko beharko da.

● Justizia Administrazioan egindako zerbitzuak.

Eskabideak aurkezteko epearen amaierara arte egindako zerbitzu guztiak hartuko dira kontuan. Ez da beharrezkoa izango Euskal Autonomia Erkidegoan egindako zerbitzuen egiaztagiriak aurkeztea, ofizioz sartuko baitira. Dena dela, autonomia-erkidego honetatik kanpo bitarteko funtzionario gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, Egindako Zerbitzuen Egiaztagiria aurkeztuko da, betiere jatorrizko agiria, Justizia Ministerioko Langileen Unitateko buruak egina, edo Justiziaren alorreko eskumenak transferituta dituzten eta zerbitzuak egin diren autonomia-erkidegoko Langileen Unitateko buruak egina.

4.– Baloraziorako prozedura.

4.1.– Izangaiak merezimendu orokorren araberako hurrenkeran jarriko dira lan-poltsan.

Merezimendu orokorrak eta haien baremazioa Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4. artikuluan jasotzen dira. Agindu horren bidez (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.), zenbait kidegotan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzen dira; zehazki, honako kidego hauetan: Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (agindu hori aldatu egin zen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez).

4.2.– Berdinketarik badago, merezimendu horietan ezarritako hurrenkeraren arabera lortutako puntuazio handienak erabakiko du (2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4.4 artikulua). Berdinketa apurtzerik lortzen ez bada, alfabetoaren araberako lehentasuna izango da kontuan, azken enplegu publikoaren eskaintzari dagokion «J» letratik hasita.

5.– Behin-behineko poltsak.

Lan-poltsetan sartutakoen behin-behineko zerrendak eginda daudenean (datuak eguneratuta eta behar bezala ordenatuta eta sailkatuta, honako datu hauekin: izen-abizenak, puntuazioa eta hurrenkera zenbakia), Bilbo, Donostia eta Gasteizko EATetako iragarki-tauletan eta www.justizia.net web orrian eta justiziako langileen atarian jarriko dira. Interesdunek 10 eguneko epea izango dute, behin-behineko ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, Justizia Administrazioko Zuzendaritzan lan-poltsetako edozein daturi buruzko erreklamazioak aurkezteko.

6.– Behin betiko poltsak.

Alegazioak ebatzi ondoren, behin-behineko zerrendak jarri diren leku beretan jarriko dira behin betikoak, eta behin betiko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin. Nolanahi ere, salbuespen izango dira Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak. Agindu horren bidez, zenbait kidegotan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzen dira; zehazki, honako kidego hauetan: Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (agindu hori aldatu egin zen Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez).

7.– Errekurtsoak.

Deialdi honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, deialdi honetatik eratorritako administrazio-egintza oro aurkaratu ahal izango da Justiziako sailburuordearen aurrean, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 3a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala