Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3586

AGINDUA, 2017ko ekainaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.

Bilboko «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Padres Salesianos» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen baitu: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 1.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da.

Kode zenbakia: 48002535.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco».

Titularra: Padres Salesianos.

Helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 75.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko 7 unitate kentzea.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko 6 unitate kentzea.

– Lehen Hezkuntzako 12 unitate kentzea.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 13 unitate kentzea.

– Batxilergoko 10 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina:

○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika:

○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mantentze-lan elektronikoak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Ikastetxearen izen generikoa «Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua» izango da hemendik aurrera.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da.

Kode zenbakia: 48019420.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto».

Titularra: Padres Salesianos.

Helbidea: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 75.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

● 2 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, 390 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki eta gela egonkor 1.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 10 unitate, 350 ikaspostu.

3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta, agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimena emateak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala