Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3585

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 23koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Refractarios Kelsen SA enpresak Adunako udalerrian egindako ingurumen-baimen bateratuaren eskaera jendaurrean jartzen duena.

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen. Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta funtsezko aldaketek, ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazio ezberdinen arteko koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren kargak eta izapideak arintzearren.

Refractarios Kelsen SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen-baimen bateratua eskatu baitio, aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak araututakoari jarraituz, ingurumen-baimen bateratuaren eskaera jendaurrean jarri beharra dago, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko legearen testu bategina onartzen duen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Adunako udalerrian Refractarios Kelsen SA enpresak egindako ingurumen-baimen bateratuaren eskaera jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Alegazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, eskaera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz); baita Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo kalea 70, Donostia).

Era berean, aipatu dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako eskaera Adunako Udalera bidaliko da, jendaurrean erakutsi behar den aldian ikusgai izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 23a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala