Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3577

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 17koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburua kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen abenduaren 18ko 240/2007 Dekretuaren 7.2.n) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jon Ander Arrieta Berasarte jauna Uraren Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburua kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– 2017ko uztailaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 17a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala