Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3573

IRAGARKIA, errektorearen 2017ko apirilaren 18ko Erabakia jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2016ko irailaren 1eko ebazpenarekin, Idazkaritza Nagusiak bidalitakoa eta Estatutuen 70. artikuluan datza.

Unibertsitateko Idazkaritza Nagusikoak ahalegindu gara Andoni Errazkin Beratzadi jaunari espedientearen (2016ko irailaren 1an irekitako espedientea) errektorearen 2017ko apirilaren 18ko Erabakiaren berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 eta 44. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.

Erabakia jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ohar bakarra: errektorearen Erabakiaren berri jakiteko, Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita (helbidea: Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa z.g, 48940 Leioa).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Leioa, 2017ko maiatzaren 22a.

Idazkari nagusia ez egoteagatik, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko UPV/EHUko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenarekin bat etorrita (2017ko otsailaren 3ko EHAA).

Bizkaiko Campuseko errektoreordea,

PATXI JUARISTI LARRINAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala