Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3566

EDIKTUA, 2017ko uztailaren 3koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, jakinarazi egiten dituena seme-alabak dituzten familientzako eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko diru-laguntzak araupetzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan jasotako diru-laguntzen ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan eskura dauzkatela (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunei jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 3a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala