Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3560

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sareko ekipoen eta unitate mugikorren ordezko piezak eta pieza suntsikorrak eskuratzeko lizitaziorako (001S/2017 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001S/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sareko ekipoen eta unitate mugikorren ordezko piezak eta pieza suntsikorrak eskuratzea.

b) Loteetan zatitzea eta kopurua: bai (7 lote).

1. lotea: BTX Chromatotec Airtoxic GC 866 analizatzaileen edo ekipoen ordezko piezak eta pieza suntsikorrak.

2. lotea: FAG partikulen analizatzaileen edo ekipoen ordezko piezak eta pieza suntsikorrak.

3. lotea: Thermo Electron Corporationen SO2, NOX, CO, O3 Thermo analizatzaileen edo ekipoen ordezko piezak eta pieza suntsikorrak.

4. lotea: Thermo Fisher Scientificen Teom partikulen analizatzaileen edo ekipoen ordezko piezak eta piezak suntsikorrak.

5. lotea: Agilent Technologies analizatzaileen ordezko piezak eta pieza suntsikorrak.

6. lotea: Zenbait analizatzaileren ordezko piezak eta pieza suntsikorrak.

7. lotea: BTX Syntech Spectras analizatzaileen ordezko piezak eta pieza suntsikorrak.

c) Entregatzeko lekua: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Bizkaiko Lurralde Bulegoan; Concha Jeneralaren kalea, 23-7. solairua; 48010 Bilbo.

d) Burutzeko epea: 3 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: eskaintza ekonomikoa da esleitzeko irizpide bakarra.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurogeita zortzi mila zortziehun eta berrogeita hamahiru euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (88.853,98) gehi hemezortzi mila seiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta hogeita hamalau zentimo (18.659,34) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta zazpi mila bostehun eta hamahiru euro eta hogeita hamabi zentimo (107.513,32), 7 lotetan banatuta.

1. lotea: lau mila eta laurehun (4.400) euro gehi bederatziehun eta hogeita lau (924) euro BEZarenak. Beraz, guztira, bost mila hirurehun eta hogeita lau (5.324) euro.

2. lotea: hamaika mila eta bostehun (11.500) euro gehi bi mila laurehun eta hamabost (2.415) euro BEZarenak. Beraz, guztira, hamahiru mila bederatziehun eta hamabost (13.915) euro.

3. lotea: hemezortzi mila bostehun eta berrogeita hamar euro (18.550) gehi hiru mila zortziehun eta laurogeita hamabost euro eta berrogeita hamar zentimo (3.895,50) BEZarenak. Beraz, guztira hogeita bi mila laurehun eta berrogeita bost euro eta berrogeita hamar zentimo (22.445,50).

4. lotea: hogeita sei mila eta zazpiehun (26.700) euro gehi bost mila seiehun eta zazpi (5.607) euro BEZarenak. Beraz, guztira hogeita hamabi mila hirurehun eta zazpi (32.307) euro.

5. lotea: hogeita sei mila seiehun (26.600) euro gehi bost mila bostehun eta laurogeita sei (5.586) euro BEZarenak. Beraz, guztira hogeita hamabi mila ehun eta laurogeita sei (32.186) euro.

6. lotea: bostehun eta laurogeita bost (585) euro gehi ehun eta hogeita bi euro eta laurogeita bost zentimo (122,85) BEZarenak. Beraz, guztira zazpiehun eta zazpi euro eta laurogeita bost zentimo (707,85).

7. lotea: bostehun eta hemezortzi euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (518,98) gehi ehun eta zortzi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (108,99). Beraz, guztira seiehun eta hogeita zazpi euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (627,97).

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: laurogeita zortzi mila zortziehun eta berrogeita hamahiru euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (88.853,98).

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko uztailaren 28a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

8.– Kontratistaren berariazko betekizunak:

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko betekizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldietako urteko negozio-bolumena, gutxienez, lizitatzaileak eskaintza aurkezten duen lote edo lote multzoaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua (BEZa barne) izan beharko da. Beraz, lote batera baino gehiagora aurkeztuz gero, gutxienez, lizitatzen den lote multzoaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontu osoa den urteko negozio-bolumena aurkeztu beharko du lizitatzaileak. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako hornidura nagusien zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, hornidura horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Hornidurak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, lizitatzaileak eskaintza aurkeztu duen lote edo lote multzoaren antzeko objektua duen hornidura bat egin dela egiaztatu beharko da.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 31, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info www.euskadi.eus/contratacion

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta kodea: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak:

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 100 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 100 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1 puntua.

11.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko abuztuaren 30a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarki-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala