Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3552

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 2080/2017 prozeduraren ondoriozkoa (apelazioa).

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 2080/2017, apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Maria Mercedes Mendez Ortiz de Arri.

Abokatua: Jose Maria Redondo Huici.

Prokuradorea: Juan Carlos Fernandez Sanchez.

Alderdi errekurritua: Maria Asuncion Azpeitia Ortiz de Arri, Amparo Martinez Martinez, Maria del Carmen Mendez Ortiz de Arri, Amparo Ortiz de Arri Martinez, Jesus Maria Ortiz de Arri Martinez, Jose Juan Ortiz de Arri Martinez eta Luis Ortiz de Arri Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

2017ko ekainaren 2an, aipatutako errekurtsoan epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira, hitzez hitz:

«155/2017 EPAIA

Jaun/Andreak:

Yolanda Domeño Nieto.

Felipe Peñalba Otaduy.

Ana Isabel Moreno Galindo.

Donostia, bi mila eta hamazazpiko ekainaren bia.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioak, zeina bazterrean aipatzen diren jaun/andreek osatzen baitute, apelazio-izapideetan ikusi ditu Donostiako lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegiaren 755/2014 prozedura arrunteko auto zibil hauek, M.ª Mercedes Mendez Ortiz de Arri-k (apelatzailea-demandatzailea) eskatuta –Juan Carlos Fernández Sánchez prokuradoreak ordezkatua eta José María Redondo Huici letraduak defendatua–, honako hauen aurka: M.ª Asuncion Azpeitia Ortiz de Arri (apelatua-demandatua), Pedro María Arraiza Sagües prokuradoreak ordezkatua eta Eduardo Satostegi Dorado letraduak defendatua, M.ª Carmen Mendez Ortiz de Arri, Jose Juan Ortiz de Arri Martinez, Amparo Martinez Martinez, Amparo Ortiz de Arri Martinez, Luis Ortiz de Arri Martinez eta Jesus Maria Ortiz de Arri Martinez (apelatuak-demandatuak), Jesús Arbe Mateo prokuradoreak ordezkatuak eta José Joaquín Calafel Telleria letraduak defendatuak, Maria Concepcion Candelaria-ren jaraunspen jasogabea eta Maria de los Dolores Ortiz de Arri Idoyaga-ren jaraunspen jasogabea (demandatuak), auzi-ihesean deklaratuak. Hori guztia aipatutako epaitegiak 2016ko abenduaren 2an eman zuen epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa dela bide.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo eta onartzen dira.»

«EPAITZA

Baietsi egiten dugu M.ª Mercedes Méndez Ortiz de Arri-ren ordezkaritzak jarri duen apelazio-errekurtsoa, Donostiako lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratuak 2016ko abenduaren 2an eman zuen epaiaren aurkakoa (755/2014 zenbakiko autoak), instantzia-epaian izan den akats materiala argitzeko ondorioekin, honako zenbateko hauei dagokienez: María Concepción Ortiz de Arri-ren jaraunspen jasogabea (1.989,15 euro), María Dolores Ortiz de Arri Idoyaga-ren jaraunspen jasogabea (1.796,65 euro), José María Ortiz de Arri Idoyaga-ren jaraunspen jasogabea, José Juan Ortiz de Arri Martínez-i, Amparo Ortiz de Arri Martínez-i eta Jesus María Ortiz de Arri-ri (1.796,65 euro), eta María del Coro Ortiz de Arri Sainz-en (% 2,80) eta María Teresa Ortiz de Arri-ren (% 5,20) jaraunspen jasogabeak eta María Asunción Azpeitia Ortiz de Arri-ri (1.585,37 euro). Aurkaratutako epaiaren gainerako erabakiak ez dira aldatzen, eta gora jotzeko errekurtso honek eragindako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Itzul bekio M.ª Mercedes Méndez Ortiz de Arri-ri errekurritzeko eratutako gordailua; hartarako, itzulketa-agindua emango du jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, sala honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen kontra, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Maria Concepcion Candelaria Ortiz de Arri Idoyaga-ren jaraunspen jasogabea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko ekainaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala