Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3550

EBAZPENA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita El Correo, S.A. egunkariaren hitzarmen kolektiboaren soldata-taulak erregistratu, argitaratu eta gordailutzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko maiatzaren 23an, El Correo, S.A. egunkariaren hitzarmen kolektiboko negoziazio-batzordearen ordezkariak soldatak berrikusteko negoziazio-batzordearen 2017ko otsailaren 24ko Akordioaren akta aurkeztu zuen Regcon erregistroan.

Bigarrena.– 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako soldatak berrikustea adostu da, eta 2017. urterako soldata-taulak onartu dira.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 2015-10-24ko BOE), bat etorriz Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.i) artikuluarekin (2017-04-21eko EHAA), hauei dagokienez: urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen Kolektiboak erregistratzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-06-12ko BOE).

Bigarrena.– Sinatutako akordioak aipatutako Langileen Estatutuari buruzko Legean xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

EL CORREO, S.A. EGUNKARIAREN 2015-2017RAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA
SOLDATAK BERRIKUSTEKO 2017KO AKORDIOA

Diario El Correo, S.A.ren 2015-2017ko Hitzarmen Kolektiboko soldata-taulak –2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra artekoak– berraztertzea erabaki da, modu honetan:

● Estatuko 2016ko benetako KPIa = % 1,6.

● Soldaten igoera:

○ 1-5 mailak: tauletan igoera finko kontsolidagarria, % 1,6koa.

○ Maila bereziak eta GO: % 0,8ko igoera, urteko zenbateko hauei aplikatuta, aparteko soldatak barne direla: soldata bateratua, kontsolidatutako antzinatasuna, banakako soldata kontsolidatua, gertutasun osoko plusa eta gaueko plusa. Kontsolidatu gabeko igoera hori martxoan ordainduko da, kontzeptu honen bidez: Paga Variable El Correo.

Ildo horretatik, behar bezala izenpetutako taulak agiri honen eranskin legez atxikitzen dira, non kasu bakoitzean aplikatzekoak diren soldata igoera orokorra eta soldata igoera espezifikoak txertatzen baitira. Taula horiek Hitzarmenaren hasierako testuan jasotako taulak ordezkatzen dituzte, eta eranskin horretako gainerako testua bere horretan mantendu da.

Akta hau Laneko Bizkaiko Probintzia Zuzendaritzan gordailatu eta erregistratzeko ardura Fernando Castiella López Arosteguiren edo honek izenda dezakeenaren esku uzten da.

Besterik gabe, idazpuruan adierazitako leku eta egunean izenpetzen dute agiri hau.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala