Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2017ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3547

AGINDUA, 2017ko ekainaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko udalerrian (Bizkaia) kirol-irakaskuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena ukatzeko dena.

«Cenafe Escuelas, S.L.» entitatearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Getxoko udalerrian (Bizkaia) Futbol-modalitateko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe bat ireki eta jardunean jartzeko,

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 15ean, Cenafe Escuelas, S.L. erakundeak kirol-irakaskuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko aurkeztutako baimen-eskaerari sarrera eman zitzaion Administrazio honetan.

Bigarrena.– Eskaerarekin batera, «Getxo Kirolak» tokiko erakunde autonomoaren lehendakariak sinatutako hitzarmen bat aurkeztu zen, zeinaren arabera Cenafe Escuelas, S.L. erakundeari udaleko kirol-instalazioak lagatzen zitzaizkion.

Hirugarrena.– Getxoko Udalaren idazkariak txosten bat egin zuen, zeinaren bidez, «Getxo Kirolak» tokiko erakunde autonomoaren estatutuetan xedatutakoaren arabera, aipatutako instalazioak lagatzeko, Udalaren baimena behar dela adierazten duen.

Laugarrena.– Instalazioak lagatzeko ahalmena duen organoak sinatutako hitzarmen bat aurkezteko eskatu zitzaion Cenafe Escuelas, S.L. erakundeari.

Bosgarrena.– Cenafe Escuelas, S.L. erakundeak ez zuen emandako epean eskatutako dokumentazioa aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Espediente honetan honako arau hauek dira aplikatzekoak:

– Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena (uztailaren 4ko BOE).

– Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE).

– Martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretua, futbol eta areto-futboleko espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onartu eta irakaskuntza horiek egiteko sarbide-probak eta -baldintzak arautzen dituena (martxoaren 29ko BOE).

– Ekainaren 29ko 129/2004 Dekretua, futbol eta areto-futboleko espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluei dagozkien curriculumak ezartzen dituena (abenduaren 2ko EHAA).

Bigarrena.– Aurretik aipatutako uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 23. artikuluak eta martxoaren 3ko 320/200 Errege Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen dute ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo direla, eta administrazio-baimen hori emateko, indarreko araudian ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko direla. Cenafe Escuelas, S.L. erakundeak baimentzeko eskatu duen ikastetxeak ez ditu baldintza horiek betetzen, ez baita aurkeztu instalazioak dauzkala egiaztatzen duen agiririk eta, ondorioz, ez da betetzen 320/2000 Errege Dekretuaren VI eranskineko «Baliabide materialen» atalean (1.1 eta 1.2) instalazioei buruz ezarritakoa.

Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Cenafe Esuelas, S.L. erakundeak Getxoko udalerrian kirol-irakaskuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko egindako baimen-eskaera ukatzea, dagokion indarreko araudian ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

ERREKURTSOAK

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala