Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3381

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren agindu hau jakinarazteko dena: lan-ibilbidearen garapena dela eta, Ertzaintzako funtzionarioek eta erretiratuek aurkeztu dituzten Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko erreklamazioak ez onartzeko agindua.

Ezinezkoa izan da agindu hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizitokiari dagokion hartan (betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioaren barruan), bi hileko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, helbide honetan: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala