Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3373

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 370/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, 370/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Ezequiel Martin Anguas-ek eskatuta, Amaia Erauskin-en aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

83/2017 EPAIA

Bergara, bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita hamaika.

Nik, Maria del Henar Cabezas Pascual-ek, Bergarako eta bere barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko epailea naizen aldetik, ikusi ditut deklarazioko hitzezko judizioaren auto hauek. Judizio hori –370/2016 zenbakiaren erregistratua– epaitegi honetan bideratzen ari da, Ezequiel Martin Anguas-ek eskatuta (José Alberto Amilibia Múgica prokuradoreak ordezkatua eta Andoni Fernández Galarreta letraduak defendatua), Amaia Erauskin-en aurka, zeina auzi-ihesean baitago. Diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da judizioa. Hori horrela, hau da

EPAITZA

Osorik baiesten dut José Alberto Amilibia Múgica prokuradoreak Ezequiel Martin Anguas-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Amaia Erauskin-en aurkakoa, eta, horrenbestez, erabaki hauek hartzen ditut:

1) Amaia Erauskin kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera 148,09 euro –eragindako kalte eta galerengatiko kalte-ordain gisa– gehi legezko interesak demanda jarri zenetik eta prozesuko interesak epaia eman zenetik, osorik ordaindu arte.

2) Amaia Erauskin kondenatzen dut auzi-jartzaileak jasaten dituen iragazketen kausa konpontzera, eta, ondorioz, iragazketa horiek sortzen dituen eta bere jabetzako etxebizitzan dagoen konketa konpontzera. Izan ere, hori ezartzen du alderdi demandatzaileak aurkeztu duen peritu tasatzailearen txostenak, zeina jardueretan jasota baitago.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 248.4 artikuluan eta urtarrilaren 7ko Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Lege berriaren 208.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta jakinaraz bekie, baita ere, epaia irmoa dela, eta, ondorioz, ez dela inolako errekurtsorik onartzen, PZLaren 455.1 artikulua aplikatuz, zeina prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legeak aldatu baitzuen, xedapen iragankor bakarrean adierazitakoaren arabera aplikatu beharrekoa.

Ebazpen honen lekukotza egin bedi eta auto hauei erantsi. Jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan gordeko da.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Amaia Erauskin demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko ekainaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala