Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3371

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, «Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

2016ko abenduaren 30eko EHAAn argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Agindua, «Kale antzerkia bultzatuz» programarako diru-laguntzen deialdia arautzen duena.

Agindu horren 12.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, horretaz gainera, onuradun gertatzen direnei bana-banan egin zaie jakinarazpena.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala