Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3370

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Kontsumobi-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, 2017ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknolokikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Kontsumobideko zuzendariaren 2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu zen, 2017ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Hiru erakundek eskabidea aurkeztu zuten 2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, bertan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.

Kontuan hartu da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratu den epaimahai kalifikatzaileak 2017ko maiatzaren 16an egindako proposamena.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau.

XEDATZEN DUT:

1.– Diru-laguntzak ematea kontsumitzaileen elkarteen funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta kontsumo-proiektuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuetarako; 367.065,81 euro guztira, honako erakundeen artean eta honela banatuta:

Euskadiko kontsumitzaileen elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal herriko kontsumitzaileen batasuna - EHKB

(Ikus .PDF)

Euskal kontsumitzaileen elkartea – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 14a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritzaren ordez (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko otsailaren 28ko Agindua).

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala