Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3369

AGINDUA, 2017ko ekainaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea»ren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak atzemateko beharrizana adierazten duena eta desjabetzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Sail honek argitaratzen den agindu hau eman du gaur:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuak «Txingudi-Bidasoa» (ES2120018) kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen, eta eremu horren eta «Txingudi» hegaztientzako babes bereziko eremuaren (ES0000243) kontserbazio-neurriak onartu zituen.

Bigarrena.– «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea» deritzon lursailetan esku-hartzea beharrezkoa da ibai eta estuarioetan dauden kontserbazio bereziko eremuen multzoari aplikatzekoak diren KBEetan jarraibide, arau eta jarduera komunak betetzeko.

Hirugarrena.– Ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuak interesgarritzat hartzen du KBEn sartutako lursailak Administrazioak eskuratzea.

Laugarrena.– Honako jardun hau jasota dago EGEFekin batera finantzatutako Interreg-Poctefa Txinbadia+ (EFA 054/15) proiektuan.

Bosgarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 19ko Aginduaren bidez, «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea» desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak atzemateko beharrizanaren adierazpenaren ondorioetarako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean azaltzeko epea ireki zen.

Seigarrena.– Horretarako emandako epean aurkeztutako alegazioei behar den moduan erantzun zaie.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa.– Ondare naturalari eta bioaniztasunari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 40. artikuluak honako hau ezartzen du: gune bat babestu izendatzeak bere erabilera publikoa dakar berekin, eragindako ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez.

Bigarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluan eta haren erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, informazio publikoan agertu direnek aurkeztutako alegazioak ikusita, atzemateko beharrizana ebatziko da, eta bertan desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak xehetasunez deskribatu.

Hirugarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 21. artikuluaren arabera, atzemateko beharrizanaren ebazpenak desjabetze-espedienteari ematen dio hasiera.

Laugarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluan eta ondorengoetan eta haren erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainerakoei atxikita, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea» desjabetzea gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, atxikitako zerrendan zehaztuak, atzemateko beharrizana adieraztea.

2.– Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea «Txingudi-Bidasoa kontserbazio bereziko eremua, Plaiaundiren atzealdea» desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko.

3.– Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost asteguneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, Donostia), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 21. artikuluan eta ondorengoetan eta haren erregelamenduan xedatutakoa betetzeko.

Epe horretan zehar, honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Irungo udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

4.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hamar eguneko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 16a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala