Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3252

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 13koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jakitera ematen baita ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntzak emateko deialdia, 2017ko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren bidez (2015eko urriaren 9ko EHAA, 193. zk.) ezarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen laguntzen nondik-norakoak, hain zuzen ere, ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntzetarako.

Ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa arautzen duen agindu horren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, programa horretako laguntzak emateko 2017ko ekitaldiko deialdia iragarri behar da, eta horretarako eman beharreko arauak eman.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia iragartzea, hain zuzen ere, ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntzetarako.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Iragarritako laguntzak finantzatzeko, 250.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren kontura.

Deialdi honen kontura emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da artikulu honetan finkatutako diru-zenbatekoa baino handiagoa izango, edo zenbateko hori eguneratuta sortutako diru-kopurua baino handiagoa, indarreko legerian aurreikusitako kredituen arteko loturaren edo aurrekontu-aldaketaren erregimenaren arabera, betiere. Horrenbestez, diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horiek gertatuz gero, haien berri jakinaraziko da Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eskakizunak, lekua eta epea.

1.– Erakunde eskatzaileek, laguntzak eskuratzeko, programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte.

2.– Pertsona juridikoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, behartuta daude izapideak bitarteko elektronikoen bidez egitera, eta, horretarako, identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izan beharko dute.

3.– Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko jarraibideak eta gainerako ereduak eskuragarri daude egoitza elektroniko honetan:

http://www.euskadi.eus/web01-a2merka/es (gaztelania)

http://www.euskadi.eus/web01-a2merka/eu (euskara)

Espedientera sartzeko eta eskaeraren osteko gainerako izapideak egiteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera, kanal elektronikoa erabiliko da, helbide honen bitartez:

http://www.euskadi.net/misgestiones

http://www.euskadi.net/nirekudeaketak/

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi-ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasiko da, goizeko 09:00etan, eta 2017ko irailaren 11n bukatuko da, 12:00etan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 13a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

ISABEL MUELA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala