Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ULMA SERVICIOS DE MANUTENCIÓN, S.COOP. ETA ULMA SAFE HANDLING EQUIPMENT, S. COOP.
3198

IRAGARKIA, ULMA Servicios de Manutención Koop. E. (kooperatiba xurgatzailea) eta ULMA Safe Handling Equipment Koop. E. (kooperatiba xurgatua) kooperatiben arteko xurgapenagatiko bategiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean («EKL») 79.6 artikuluak ezarritakoaren arabera, argitara ematen da 2017ko maiatzaren 26an ULMA Servicios de Manutención Koop. E. eta ULMA Safe Handling Equipment Koop. E.aren ohiko batzar orokorrek, 2017ko maiatzaren 26an, bi kooperatibak bategiteko erabakia hartu dutela, ULMA Servicios de Manutención Koop. E.ak ULMA Safe Handling Equipment Koop. E. xurgatuz. Bi kooperatiben kontu auditoreek egiaztatutako 2016ko abenduaren 31n itxitako bategite-balantzeak onartu dira, eta bat egiteko erabakia 2017ko apirilaren 25ean eta 2017ko maiatzaren 11n Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatutako bategite-proiektura eta horren adendara egokitu da. Modu honetan, ULMA Safe Handling Equipment Koop. E. likidatu gabe desegin da eta bere ondarea osorik eta titulu unibertsalez eskualdatu da ULMA Servicios de Manutención Koop. E.ra.

Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela bategitean parte hartu duten kooperatibetan aurka bozkatu duten bazkide guztiek eta, Batzar Orokorrean egon ez arren, azken bategite-erabakiaren iragarkia egiten denetik berrogei eguneko epean beren ezadostasuna administratzaileei idatziz adierazi dieten bazkideek.

Modu berean adierazten da bategitean parte hartu duten kooperatiben hartzekodunek oposiziorako duten eskubidea, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 81. artikuluan aurreikusten denaren arabera, bategite-erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabete bateko epean.

Oñati, 2017ko ekainaren 6a.

ULMA Servicios de Manutención Koop. E.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria eta ULMA Servicios de Manutención Koop.E.aren ordezkari pertsona fisikoa,

JON ANDER ARAMENDI OTAMENDI.

ULMA Safe Handling Equipment Koop. E.ko Errektore Kontseiluko lehendakaria,

JON ANDER ARAMENDI OTAMENDI.


Azterketa dokumentala