119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3185
IRAGARKIA, zeinaren bidez ordainketaren ebazpena jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak hilabete du ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan bertan espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan -Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina- aztertu ahal izango du.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpentzat balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.
Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.