Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3174

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko martxoaren 31koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura ezartzen baita».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2017ko martxoaren 31ko ebazpenean, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema- eta literatura-arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak emateko prozedura ezartzen baita (2017ko ekainaren 8ko EHAA, 108. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/2846 (9/5) orrialdean,

honela dio:

«4.– Eskaerak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukinzunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak ondorengo euskadi.eus egoitza elektronikoan daude eskuragai:

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2017/bolsas_viaje/y22-izapide/es

Eskabidearen ondoko izapideak, gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz:

https://www.euskadi.eus//nirekudeaketak».

baina honela esan behar du:

«4.– Eskaerak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukinzunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak ondorengo euskadi.eus egoitza elektronikoan daude eskuragai:

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2017/bidaia_poltsak/

Eskabidearen ondoko izapideak, gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz:

https://www.euskadi.eus//nirekudeaketak».


Azterketa dokumentala