Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2017ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3166

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 22koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2017ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaz (2017-02-13ko EHAA, 30. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2017ko urtarrilaren 27ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.

Bigarren artikulua.– Zerrenda horren argitalpena agintzea www.ivap.euskadi.eus/r61-vedazter/eu/contenidos/informacion/oraingo_deialdia/eu_def/index.shtml helbide elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki tauletan:

Vitoria-Gasteizen: IVAP, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 PK

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK

Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik hasita, interesdunek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 atalak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala