Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2017ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3078

EDIKTUA, 101/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 101/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Maria Dolores Etxebarria Atutxa.

Alderdi demandatua: Jose Manuel Rubio Delgado.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

157/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 101/2017 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Maria Dolores Etxebarria Atutxa, abokatuaren laguntzarik gabe eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: José Manuel Rubio Delgado, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baiesten dut M.ª. Dolores Etxebarria Atutxa andreak José Manuel Rubio Delgado jaunaren aurka jarritako demanda, eta, beraz, 551,81 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Prozesuko kostuak José Manuel Rubio Delgado jaunari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatua non bizi den ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, 2017-05-18ko 157/2017 Epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala