Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2017ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3074

EDIKTUA, 187/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 187/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Planeta de Agostini Formación SL.

Abokatua: Miguel Remon Navarro.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Fernando Gardeazabal Linares.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-22an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Planeta de Agostini Formación SLk Fernando Gardeazabal Linaresen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila bederatziehun eta hogeita sei (1.926) euro ordaintzera; zenbateko horri PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesa gehituko zaio. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, eta ezagutaraz bekie irmoa dela eta haren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu (PZL, 455.1 artikulua).

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.

Fernando Gardeazabal Linares demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez gero, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko martxoaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala