Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2017ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3073

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 525/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 525/2016 prozedura bideratu da, Jose Antonio Manzanares Valdesek eskatuta, Mercy Lawsonen aurka, auzigaia adostasunik gabeko dibortzioa izanik. Prozeduran epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

07/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Jose Antonio Manzanares Valdes.

Abokatua: Alvaro Alberdi Ubierna.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Mercy Lawson.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 525/2016 autoak ikusi ditu. Autoak epaitegi honetan bideratu dira, José Antonio Manzanares Valdések eskatuta –Capelastegui Cristóbal epaitegietako prokuradoreak ordezkatu du, eta Alberdi Ubierna letraduak lagundu–, Mercy Lawsonen aurka, zeina auzi-ihesean baita.

EPAITZA

Deklaratzen dut José Antonio Manzanares Valdésen eta Mercy Lawsonen arteko ezkontza –dibortzioa dela eta— deseginda dagoela. Deklarazio horrek legezko ondorio guztiak izango ditu, eta, besteak beste, ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

Lehen Auzialdi honetan sortutako prozesuko kostuei buruz ez da erabakirik hartu.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, bidal bedi –ofizioz– exhortoa eta haren lekukotza Villamantillako (Madril) Erregistro Zibilera, auzilarien ezkontza-inskripzioan orri-bazterreko oharra egin dezan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bostean.

Eta Mercy Lawson demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala