Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2017ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3060

AGINDUA, 2017ko ekainaren 8koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan diren lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebatziz jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzeko dena.

Ikusi da jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak bideratu duen espedientea. Lanpostu huts horiek 2017ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan sartu ziren (2017ko maiatzaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza-erregistroetako lanpostuak betetzeko:

Fernando Canals Brage jauna, Gipuzkoako II Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Jabetzaren Erregistrorako.

Celia Mencía Criado anderea, Bilboko 13 zenbakiko Jabetzaren Erregistrorako.

Joaquín Villatoro Muñoz-jauna, Biazteriko Jabetzaren Erregistrorako.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala