Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3057

IRAGARKIA, Bergé Marítima Bilbao S.L.k lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: 5-11/V/B.

Eskatzailea: Bergé Marítima Bilbao, S.L.

Jarduera: Itsasoko garraioari lotutako beste jarduera batzuk.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. Santurtzi (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko Estuarioa.

Isurketa gunea (UTM (ETRS89) koordenatuak):

X= 496.694; Y= 4.798.652

Isuri-mota eta bolumena: Ur sanitarioak (900 m3/urtean) eta ur industrialak (300 m3/urtean).

Eta, jendartea jakinaren gainean egon dadin, argitara ematen dugu eta halaxe edukiko dugu hogei (20) egun jarraian, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita –hala baitago xedaturik abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuko 16.3 artikuluan–, nahi duen edonork alegazioak aurkezteko aukera izan dezan epe horretan. Alegazioak Mendebaldeko kantaurialdeko arroen bulegoan aurkeztu beharko dira (Bizkaia Plaza eraikina-Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua). Han izango da espedientea ere, nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 23a.

Jabari publIkoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala