Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3050

JAKINARAZPENAK, EAEko aseguru-artekarien, berraseguru-artekarien eta bertako goi-kargudunen administrazio-erregistro berezian aseguru-artekari gisa egindako inskripzioa ezerezteko ebazpenenak, egiteke daudenak.

Iragarki honen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta jakinarazpenok ezin egin izan direnez azken helbide ezagunetan, EAEko aseguru-artekarien, berraseguru-artekarien eta bertako goi-kargudunen administrazio-erregistro berezian aseguru-artekari gisa egindako inskripzioa ezereztea jakinarazten zaie zerrendako interesdunei.

Aipatu 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egintza hau ez da argitaratzen osorik, eta beraz, interesdunei ohartarazten zaie ebazpenaren eduki osoa eta espedienteko gainerako dokumentuak eskuragarri dituztela Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) astelehenetik ostiralera 08:15etik 13:30era, hamar egunez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; epe hori igarota, izapidea betetzat emango da legezko ondorio guztietarako.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 5a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala