Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3033

AGINDUA, 2017ko ekainaren 6koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzekoa.

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoak –ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu zuen lege hori– Kontseilu Nagusia arautzen du 6. artikuluan, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honako hauek osatuko dute: presidenteak, presidenteordeak, sindikatu-antolakunde eta konfederazioen bost ordezkarik, enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkarik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek –udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatuak–; gai horretan duten eskumena kontuan izanik, Osasun Sailaren bi ordezkarik –horietako batek presidenteorde gisa jardungo du–, eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkarik (egun, Lan eta Justizia Saila). Halaber, artikulu horretan ezartzen denez, zuzendari nagusia Kontseilu Nagusiaren bileretan izango da, eta hizpidea izango du, baina botorik ez.

Horrez gain, aipatutako artikuluan ezartzen denez, Kontseilu Nagusiko kideak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aginduz (aurrerantzean, Lan eta Justizia Saila) izendatu eta kenduko dira, eragindako erakundeek eta administrazioek hala proposatuta.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 17ko Aginduaren bidez –Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak berritzekoa– eta hura zuzentzeko Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez –Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzeko Lan eta Justiziako sailburuak 2017ko urtarrilaren 17an emandako aginduan egindako hutsak zuzentzekoa–, berritu egin ziren Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak.

Onarturik 2017ko apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen den Lan eta Justizia Saileko egitura organikoa eta funtzionala–, 2017ko apirilaren 11ko 80/2017 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen den Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala– eta 2017ko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen den Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala, beharrezkoa da aipatutako Kontseilu Nagusiaren kideak izendatzea eta zerrenda berria argitaratzea, organo horrek behar bezala funtziona dezan, erakunde autonomo honen jarduera garatzeko garrantzi erabakigarria baitu.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egituraren eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kideak:

Batzordeburua:

Titularra: Jon Azkue Manterola jauna, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

Ordezkoa: Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Presidenteordea:

Titularra: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: María Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

Kontseilukideak:

– Lan eta Justizia Saila ordezkatuz:

Titularra: Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Joaquín Diaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiako zuzendaria.

Titularra: Marcos Muro Nájera jauna, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea.

Ordezkoa Amaia Arteaga Dañobeitia andrea, Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.

Titularra: Ricardo Minguez Muñoz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Gabriela Beltrán Fernández andrea, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.

– Osasun Saila ordezkatuz:

Titularra: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jauna, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea.

Ordezkoa: Francisco Borja Cirarda Larrea jauna, Osasunaren Sustapenaren arduraduna.

– Eusko Jaurlaritzak izendatuta (udalei eta foru-aldundiei entzun ondoren):

Titularra: Izaskun Urien Azpitarte andrea. Lan Harremanen zuzendaria.

Ordezkoa: Ismael Gorostiza Fernández-Villarán, Lan Harremanen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzuaren arduraduna.

– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren izenean:

Titularra: Agustín Mendiola Gorospe jauna.

Ordezkoa: Lorea Soldevilla Palazuelos andrea.

– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren izenean:

Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.

Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.

Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.

Ordezkoa: Nerea Zamacola Garate andrea.

Titularra: Fernando Raposo Bande jauna.

Ordezkoa: María Jose Irastorza Estensoro andrea.

– Langileen aldetik:

ELA sindikatua ordezkatuz:

Titularra: Leire Txakartegi Iramategi andrea.

Ordezkoa: Andoni Larralde Etxarte jauna.

Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.

Ordezkoa: Luis Manuel Agirre jauna.

CCOO Sindikatua ordezkatuz:

Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.

Ordezkoa: Luis Mouliaá Mayor jauna.

LAB sindikatua ordezkatuz:

Titularra: Ibon Zubiela Martín jauna.

Ordezkoa: Juan José Rodríguez Horna jauna.

UGT sindikatua ordezkatuz:

Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.

Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu andrea.

Alberto Alonso Martín jauna, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia, hitz egiteko eskubidea bai, baina botorik gabe.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA

Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala