Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2017ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3021

816/2017 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, maiatzaren 24ko 730/2017 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Michol González Torres andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusia lanpostutik kentzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko edapenaren bidez aldatuko dira.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako ebazpen honen testuan: «730/2017 Ebazpena, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Michol González Torres andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusia lanpostutik kentzen da». Ebazpen hori 2017ko ekainaren 2ko EHAAn argitaratu zen (104. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2017/2721(1/1) orrialdean,

Hau adierazten den zatian:

«730/2017 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Michol González Torres andrea Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusia lanpostutik kentzeko.»

Honako hau adierazi behar du:

«730/2017 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Michol González Torres andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusia, berak hala eskatuta, lanpostutik kentzeko dena.»

Hau adierazten den zatian:

«Lehenengoa.– Michol González Torres andrea Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusia lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.»

Honako hau adierazi behar du:

«Lehenengoa.– Michol González Torres andrea Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari nagusia, berak hala eskatuta, lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala